XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

17.artikulua.- Baso azpiegiturak herri onurakotzat jotzea

Baso Administrazioak, mendiak eta mendien ekoizpenak egoki kudeatzeko behar diren azpiegiturak, ekipamenduak eta instalazioak jartzea edo egitea herri onurakotzat jotzeko espedienteak tramitatuko ditu, bere edo beste norbaiten ekimenez.

Espedientea Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluaren erabakiz ebatziko da.

18. artikulua.- Basoen plangintzarako agiriak

Gipuzkoako baso baliapideak egoki antolatzeko, ondoren aipatzen diren plangintza agiriak idatzi eta onartu beharko dira, foru arau honetan xedatzen den bezala:

- Basoen Antolamendurako Jarraipideak

- Urteko Ustiaketa Planak

- Basoen Antolamendurako Proiektuak eta Kudeaketa Plan Teknikoak.

19. artikulua.- Baimenak

Basoen herri eginkizunari eragiten dioten iharduerek, eginkizun hori arriskuan jartzen dutelako edo mendien erabilera oso trinkoak dakarzkitelako, Baso Administrazioaren baimena beharko dute aurretik.

20. artikulua.- Basozaintza eta jagoletza

Gipuzkoako Baso Administrazioari dagokio herrialde historiko honetan dauden mendietan foru arau honek ezarritako guztia behar bezala betetzen den zaintzea eta kontrolatzea.

Hala, xede hori betetzeko behar diren eskurantzak izango dituen Basozaingoa izango du Baso Zerbitzuan eta Izadia Artatzeko Zerbitzuan.

21. artikulua.- Basoak sustatzeko laguntza

Foru arau honetan aipatzen diren eginbeharrak eta helburuak bete daitezen, Baso Administrazioak laguntza ekonomikoa eta teknikoa eman ahal izango die, xede horretarako behar diren basolanak egiten dituzten Gipuzkoako mendien titularrei, herri erakundeak nahiz pribatuak izan.

22. artikulua.- Errolda administratiboak

1.- Baso Administrazioak ondorengo erroldak egin eta eguneratuko ditu:

1.- Gipuzkoako Herri Onurako Mendien Katalogoa

2.- Gipuzkoako Basoen Zerrenda

2.- Gipuzkoako Foru Aldundiak ahalmena du errolda administratibo horien edukia, tramitatzeko era eta ezaugarriak erregelamenduz garatzeko.